Fase berriko aurreneko partiduan 53 eta 44 hartu zuen mendean Eskoriatzak Murkil Zast talde zarauztarra. Oso partidu ona jokatu zuten Fernando Rasoren neskek. Zarauzkoak hasi ziren irabazten, alde politarekin gainera, baina lehenengo laurdena amaitzerako berdinduta zeuden berriro gauzak. Eta parekotasun horri eutsi zion partiduak amaierara arte. Bi minutu falta zirela erakusten zuen markagailuak etxekoentzako aldetxoa, sei puntukoa. Azken txanpako hiruko bat eta jaurtiketa libreetan asmatzea gakoak izan ziren partidua irabazteko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.