Martxan da nagusiendako termalismo programa

Mirian Biteri 2013ko urtarrilaren 8a

Dagoeneko zabalik da Imsersoren bidez nagusiendako antolatzen duten termalismo programan izena emateko epea. Otsaila eta abuztua arteko txandarako izenematea hilaren 17an amaitzen da.

Horra hor informazio guztia:

Otsailetik abuztura arteko txandetarako, biak barne:

  • Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2013ko urtarrilaren 17ra arte.
  • Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2013ko maiatzaren 16ra arte. 

 

 Irailetik abendura arteko txandetarako, biak barne: 

 

  • Lekua esleitzerakoan lehentasuna izateko: 2013ko maiatzaren 16ra arte.
  • Itxaron zerrendako dagokion hurrenkeran sartzeko: 2013ko urriaren 30ra arte.

 

Bi bide daude eskaerak egiteko:

  • Imsersorekin harremanetan jarrita 901 10 98 99 telefono zenbakira deituta.
  • Udal Gizarte zerbitzuetan

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak