Lau lagun atxilotuta, hotelean lapurreta egin dutelakoan

Ubane Madera 2013ko urtarrilaren 7a

Atzo goizean Ertzaintzak lau lagun atxilotu zituen Eskoriatzan, ustez bertako hotel batean lapurreta egiteagatik. 46 eta 28 urteko bi emakumezko eta 48 eta 40 urteko bi gizonezko dira atxilotutakoak.

Poliziak emandako informazioaren arabera, 10:30ean itxita dagoen Eskoriatzako hotel baten parean ikusi zuten automobil bat zegoela aparkatuta, eta bi lagun zebiltzala bertan materiala kargatzen. Poliziak bertara joan eta ikusi zuten momentu horretan telebista bat zebiltzala autora sartzen. Horren gainean galdetu zietenean, poliziei esan zieten hotelaren kanpoko aldetik hartu zutela.

Indarrez zabalduta

Baina poliziek egiaztatu zuten hotelerako sarrera indarrez zabalduta zegoela eta susmagarriak barrura sartu zirela, autoan zuten materiala harrapatzeko. Handik gutxira, beste bikote bat lokalizatu zuten inguruan, eta lau lagunak atxilotu zituzten, ustez indarrez lapurreta egitearren. Polizia etxera eraman zituzten, beharrezko diligentziak egiteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak