Gaztetxoak pozik Gabonetako parkean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko abe. 27a, 13:41

Eskoriatzako kiroldegiko kantxa haur eta gaztetxoen paradisu bihurtu da gaur. Gabonetako parkea jarri dute bertan eta hiru gune nagusi bereizten dira: puzgarriak, eskulanen txokoa eta bideojokoena. Ludoteka, rokodromoa eta ohe elastikoak ere ez dira falta izan. Gaztetxoak primeran dabiltza lagun artean jolasean eta pozik ikusi ditugu parkearekin disfrutatzen.

Adin guztietako gaztetxoak, beraz, goizean primeran ibili dira lagun artean jolasean. Ume txikienak ludotekan gustura ibili dira bolaz betetako puzgarrian edota motortxoetan. Nagusiagoek, bestelako puzgarrietan eta ohe elastikotan salto eta itzulipurdi ugari egin dituzte izerditu artean eta gazte ausartagoak rokodromoan ere ibili dira pareta goraino eskalatzen; euren helburua zen paretaren goiko parteraino igo eta han zegoen kanpaia jotzea.

Gabonetako parkean guraso ugari ere izan dira. Gaztetxoak ondo zebiltzala ikusita, eurak ere gustura egon dira.

Bihar ere bai

Arratsaldean ere zabalik egongo da Eskoriatzako Gabonetako parkea 17:00etatik 20:00ak arte eta bihar ere aukera izango dute gaztetxoek Gabonetako parkearekin disfrutatzeko 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00ak bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak