1 eta 4 galdu zuen Eskoriatzak, aukerak izan zituen arren

Julen Iriondo 2012ko abe. 23a, 22:53

Lagun Onak eraginkorrago izan zen etxekoak baino, golez gain ez baitzuen aukera asko sortu. Lehenengo zatian Eskoriatzarena izan zen baloiaren jabetza. Baina bi alditan, etxekoak erasoan zirela, baloia galdu eta kontraerasoan bizkarra harrapatuta, gola egin zuten azpeitiarrek. Bigarrenean beste bi egin zituzten, eta Eskoriatzak bakarra.

Bigarren zatiari ondo ekin zioten eskoriatzarrek, eta hamar minutu oso biziak eta onak izan zituzten. Ritxarrek egin zuen 1 eta 2koa, bigarren zutoinean jaurtiketa bat jaso eta baloia sareetara bultzatuta. Handik aurrera ere jaun eta jabe izaten jarraitu zuen Eskoriatzako taldeak, eta aurrena berdindu eta gero aurretik jartzeko adina gol aukera izan zituen. Baina punteria faltak batzutan eta Lagun Onaken atezainaren lan onak besteetan, merezitako saririk gabe geratu ziren eskoriatzarrak.

Sari gabeko ahalegina

Zorte eskaseko jokaldi batean 1 eta 3koa egin zuten kanpokoek, eta egindako ahalegina eta gero halako zigorra jasotzeak kalte egin arren, beste bi alditan zutoina ere jo zuten etxekoek. Baloiak ez zuen sartu nahi. Eta 1 eta 4koa ere egin zuten azpeitiarrek.

Hamalau jardunaldiren ostean atzeko postuetan da Eskoriatza, soilik bi partidu irabazita, zazpi punturekin. Zorionez, Eguberrien osterako espero dute berreskuratzea egun min hartuta duten jokalari sorta, eta taldea indartuta partiduak irabazten hastea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak