Olentzero, Silbestradie eta parkea, Gabonetako betiko izarrak

Mirian Biteri 2012ko abe. 21a, 13:02

Ekimenez josita datoz Gabonak. Musika Eskolakoek etzi kiroldegian eskainiko duten kontzertuarekin hasiko dira.

Gabon egunean, haurrak plazan elkartuko dira kantatzeko, 12:30ean; Olentzeroren laguntzaileak bitartean, eskutitzak jasoko dituzte. 13:00etan, ostera, Trikitixa Eskolakoak kalejiran irtengo dira. Arratsaldean, 18:00etan, Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira Apotzagatik, eta txistulari eta trikitilariekin batera, kalez kale ibiliko dira Intxaurtxueta, Gaztañadui, Olazar, Dorleta, Aranburuzabala, Arana eta plazatik. Gabon Egunean, euskal jantziak janzteko deia egin dute.

Lau eguneko txartela, 12 euro

Bestalde, hilaren 26 eta 29an, Gabonetako parkearen bueltan, puzgarriak jarriko dituzte igerilekuan. 11 eta 13 urte bitartekoak 11:00etatik 13:00etara ibiliko dira; 17:00etatik 18:30era, 0 eta 6 urte artekoak, heldu batekin lagunduta; eta 18:30etik 20:00era, 7 eta 10 urteko neska-mutikoak. Hilaren 27 eta 28an, kiroldegiko kantxan jarriko dute parkea, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Prezioari dagokionez, lau egunetarako txartelak 12 euro balioko du; igerilekurako sarrerak, egun batekoa, 3 euro; eta kantxakoak, 5 euro. .

Abenduaren 28an, gainera, musika Nzaleek hitzordua dute Inkernun; Hesian taldeak kontzertu akustikoa eskainiko du-eta, 23:00etan. Bestalde, hurrengo egunean, 1/18 Rally Game iraupen lasterketa egingo dute pilotalekuan. 16:00etan hasi eta gauerdira arte ibiliko diraNNNNNNN auto artean. Egun berean, kontzertua dago ostera ere Inkernun: Petti & Basakristauak igoko dira taula gainera, 23:00etan.

Gabon Zahar Egunean V. Silbestradie izango da protagonista. Goizean, haurrena egingo dute; 11:00etan, izen-ematea zabaldu eta dortsalak margotuko dituzte, ordubete beranduago emango diote hasiera lasterketari. Arratsaldean, 17:00etatik eman ahal izango da helduendako lasterketarako izena; ordu erdi beranduago abiatuko dena plazatik. Aurten ere Manuel Muñoz milia egingo dute. Horrez gainera, iazko lasterketetan ateratako argazkiekin erakusketa ere bisitatu ahalko da egunotan.

Urte hasierarekin batera, urtero moduan, plazan elkartuko dira 01:00etan presoen aldeko brindisa egiteko. Urtarrilaren 3an, Bilboko PIN-era joango dira umeak. Gaur arte eman daiteke izena ludotekan edo Gazteria Zerbitzuan. Urtero moduan, urtarrilaren 5ean, Erregeen kabalgata egingo dute. Pilotalekutik irtengo da 18:30ean.

'Gaba Elegantia'

Gaztelekuan ere askotariko ekintzak dituzte. Bihar, mahai jolas maratoia egingo dute; etzi, zinea; eta hilaren 26an, joko zaharren maratoia, 17:00etan. Hilaren 27 eta 28an, egun osoko irteerak daude: lehenengoan izotz pistara, eta bigarrenean, Bilboko PIN-era. Hilaren 29an, Euskal Selekzioaren jaia egingo dute 19:00etan, gaztelekuan; eta 29an, 'Gaba elegantia', ordu eta toki berean. Photocall-etik pasa ostean, afaria eta dantzaldia izango dute. Dotore jantzita etortzeko deia egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak