Atxorrotzen aurten aurkitutakoa ezagutzeko bisita gidatua

Mirian Biteri 2012ko abenduaren 19a

Egubakoitzean, 18:00etan, bisita gidatua izango da Ibarraundi museoan. Lehenik, orain arte egindako indusketetan topatutako materiala ezagutaraziko da proiekzio txikiaren bidez; eta jarraian, egunotan museoko bigarren solairuan jarrita dagoen erakusketan dauden elementuak azalduko ditu lan horietan dabilen Iñaki Sagredo historialariak.

Aurten Atxorrotzen egindako indusketetatik ateratakoa dago egunotan ikusgai honako ordutegian: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Besteak beste, zeramika, arma aztarnak edo txanponak ikusi daitezke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak