Besteak beste, zeramika, arma aztarnak edo txanponak egongo dira ikusgai. Horretaz gainera, garai bereko gazteluetan aurkitutako beste pieza batzuk ere izango dira erakusketan; horien artean, dama-joko taula bat. Indusketetan buru-belarri dabilen Iñaki Sagredoren hitzetan, Atxorrotzen ere erabiliko zituzten horrelako jokoak, bertan aztarnarik agertu ez bada ere.
Bisita gidatua
Esan bezala, egubakoitzean bisita gidatua antolatu dute, 18:00etan, Ibarraundin. Orain arte aurkitutako materiala ezagutaraziko da proiekzio txikiaren bidez; jarraian, erakusketan ikusgai dauden elementuak azalduko ditu Sagredok.