Bi astean galdu gabe, eta hirugarrenean, beharrezko garaipena lortu zuen Eskoriatzak

Leire Kortabarria 2012ko abenduaren 10a

Partidu nahasi samarra izan zen, falta, penalti eta kanporaketa batzuekin, baina garaipen honekin bolada txarra bukatutzat jo dute eskoriatzarrek, eta edozein talderi aurre egiteko moduan daude.

Denboraldiko lehen garaipena lortu zuten Eskoriatzako areto futboleko mutilek zapatuan (Eskoriatza 6-Abadiño 2), eta hirugarren partidua segidan galdu barik. Horrekin, Erregional Ohorezko Maila lehiakorreko "edozein talderi aurre egiteko moduan" daudela deritzo Narciso Pavo entrenatzaileak.

Lehen zati bikaina egin zuten eskoriatzarrek, kontrakoaren atera samur ailegatzen, eta segituan ipini ziren 2-0 aurretik. Kontrakoek bost falta egin zizkieten, eta hiru penalti bikoitz adierazi zituen epaileak; hirurak sartu zituzten Eskoriatzakoek, eta 5-0 emaitzarekin pozik joan ziren atsedenera.

Bigarren zatia nahasiagoa izan zen. Kontrakoak oldarkor irten ziren eta Eskoriatzakoek, urduri, baloia haiei utzi zieten, defentsara pasatuz. Tarte horretan bi gol jaso zituzten. Posizio-erasoez eta motzeko laguntzez lortu zuten presioa gainetik kentzea eta baloiaren jabe egitea. Azken hamar segundoetan seigarren gola egin zuten.

Taldeak bukatutzat jotzen du sasoi txarra, min hartutakoak eta kanporatutako jokalariak bueltan datozela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak