Eskoriatzarren dirua zertan erabili aztertzeko batzar irekiak egingo dituzte

Mireia Bikuña 2012ko abenduaren 7a

Eskoriatzako Udala 2013ko ekintza plana eta aurrekontua prestatzen dihardu, eta herritarrek aurrekontuen gainean duten iritzia ezagutzeko lau batzar egingo dituzte: hilaren 12an kultura arlokoa, 17an kirol arlokoa eta 18an, ingurumena eta turismoa, eta gizarte ongizate arloak. Batzarretara herriko eragileak eta interesa izan dezakete herritar guztiak gonbidatu dituzte. 

Parte-hartze bileretan 2013ko kudeaketa planaren zirriborria aurkeztuko du Udalak eta parte-hartzaileekin lehentasunak adostuko dituzte. Jarraian dituzue batzar egunak, orduak eta lekuak:

  • Kultura arloa: abenduaren 12an, 18:00etan, Ibarraundi museoan
  • Kirol arloa: abenduaren 17an, 18:30ean, Ibarraundi museoan
  • Ingurumena eta turismoa arloa: abenduaren 18an, 19:00etan, Ibarraundi museoan
  • Gizarte ongizate arloa: abenduaren 19an, 17:00etan, Ibarraundi museoan

Erakusketa

Bestalde, 2013rako aurreikusten diren proiektu esanguratsuenen erakusketa ipiniko dute Ibarraundi museoan, abenduaren 17tik 21era, 17:00etatik 19:00etara arte. Erakusketaren helburua, parte-hartze batzarren berbera da: Udalak egin dituen inbertsio esanguratsuenak aurkeztu eta herritarren iritzia ezagutu.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak