Eraikuntzarako txartel profesionala lortzeko ikastarorako izenematea zabalik

Mirian Biteri 2012ko abenduaren 3a

Abenduaren 17 eta 18an, eraikuntzarako txartel profesionala (ETP) ateratzeko ikastaroa egingo dute, eta dagoeneko zabalik dago horretarako izenematea. Hilaren 12ra arte dago epea, udaletxeko gizarte zerbitzuetan, 08:30etik 13:30era.

Izenematearekin batera, NANaren kopia eta karnet argazkia eroan beharko da, eta matrikula ordaindu.

Eskoriatzarrendako 20 eurokoa izango da, eta kanpokoendako 30. Gehienez 15 lagunek parte hartu ahal izango dute; eta eskoriatzarrek izango dute lehentasuna.

Saioak, esan bezala, hilaren 17 eta 18 izango dira, 09:00etatik 13:00etara, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak