Bost puntuz dago osatuta: batetik, Aieteko adierazpenarekin bat egiten du, Euskal Herriak bizi duen gatazka egoera konpontzeko bide "egokitzat" hartuz; bigarrenik, Espainiako eta Frantziako gobernuei adierazpenaren 2. puntua bete dezatela eskatzen du, eta gatazka konpontzeko pausuak ematen hastea. Horren harira, Iparragirreren epaiketak gatazkaren luzapena eragiten duela salatzen du.
Hirugarrenik, adierazpenaren puntu hori betetzeko pausuen artean, Iparragirre, Gorka Azpitarte eta gainontzeko presoak Euskal Herrira ekartzeko eskaria egiten du, dispertsio politika "behingoz" amaituz. Aldi berean, Iparragirre eta senideei elkartasuna helarazi eta presoaren eskubideak errespetatuak izan daitezela eskatzen du. Azkenik, udalbatzak onartutakoaren berri emango dio Udalak Iparragirreri eskutik bidez.
Epaiketaren ondotik, eskoriatzarren aurkako 20 urteko kartzela zigorra berretsi dute Frantziako epaileek.