Horra hor antolatutako ekintzak:
Egubakoitza:
- 18:30ean: Gaztainak jateko aukera egongo da plazan. Batutako dirua Korrika 13rako izango da.
- 22:30ean: Gazta zati bat ikus-entzunezkoa ikusi ahalko da Ibarraundi museoan. Dokumental hori Idiazabalgo Nazioen Mundua herri ekimenaren proiektua da, eta Jon Maia bertsolariak zuzendu du.
Zapatua:
- Euskaraz bizi nahi dut izeneko bideoa muntatzen ibiliko dira herriko gazteak.
Domeka:
- 17:30ean: Monster House umeendako filma izango da Ibarraundin.
Astelehena:
- 14:30ean, Luis Ezeizako ikasleak, irakasleak eta gurasoak frontoian elkartzen hasiko dira (eguraldi ona eginez gero, patioan) eta 14:45an azaroan zehar prestatutako dantza eta abestien ekitaldiari emango diote hasiera. Jarraian, guraso elkarteak prestatutako gaztainak jango dituzte.
- 17:00etan: Umeendako tailerrak herriko plazan (eguraldi txarra egiten badu pilotalekuan).
- 18:30etan: Berbalagunak izeneko egitasmoan izena emateko aukera. Programa horrek euskara ikasten ari direnak euskaldunekin elkartzen ditu euskaldun berriek euskaraz aritzeko aukera izan dezaten.
- 18:30etan: Euskararen aldeko amiseta eta banderola salmenta plazan.
- 19:00etan: Kantu poteoa.
Eguaztena:
- 22:30ean, Unibertsitateko areto nagusian Biodiskografia: irakurraldi bat emanaldia izango da.
Horretaz gainera, abenduaren 3tik 5era bitartean, euskarazko jostailuen erakusketa izango da 17:00etatik 19:30era, kultura etxean.