Marixol Iparragirrerendako 20 urteko kartzela zigorra berretsi dute

Mirian Biteri 2012ko azaroaren 25a

Marixol Iparragirre eskoriatzarraren aurkako 20 urteko kartzela zigorra berretsi dute epaile frantziarrek. 2010eko azaroan egin zioten epaiketaren sententziari errekurtsoa jarri eta hori onartu ostean, hilaren 12tik 22ra bitartean epaituko zuten, beste hainbatekin. Epaia eguenean bertan jakinarazi zuten epaileek.

Eskoriatzako Presoen Aldeko taldeak salatu du epaiketa "gogorra" izan dela, galdeketa "oso luzeekin". Gaineratu dute, Fresnes espetxean bakartuta egon dela. Eskoriatzarraren egoera salatzeko, elkarretaratzea Egin zuten eguenean; 50 lagunek parte hartu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak