Aise irabazi du Eskoriatzak Take Aralarren kontra: 69-42

Mireia Bikuña 2012ko azaroaren 25a

Fernando Rasoren taldeak, bereziki, hirugarren tartean egindako kontraerasoei esker irabazi du. Ordurako bazuten 10 bat puntuko aldea markagailuan, baina eraso azkarrei esker 18 zabaldu zuten tartea. Orain l geratzen zaizkien hiru partiduak irabazi behar dituzte, lauko finalerako txartelak ematen dituzten faserako sailkatzeko.

 Lehenengo zatian ondo jokatuko zuten Eskoriatzako neskek, eta 10 puntuko alderarekin heldu ziren atsedenaldira: 34-24. Hirugarrenean abantaila handitu eta laugarrenean partidua erabakita utzi zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak