Lehen ardo zaleak 19:00etan heltzen hasi baziren ere, gehienak Pirritx eta Porrotxen emanaldia amaitzean iritsi ziren. Ordurako dena gertu zuten antolatzaileek: 450 kopa, 600 txistorra pintxo eta hainbat upeltegietako ardoak; hain justu ere, Garcia Olano kriantza eta zuria, Ostatu kriantza, Heras Cordon kriantza eta Casar de Burbia. Kopa, ardo eta pintxo bakoitzarengatik euro bat ordaindu zuten parte-hartzaileek.
Aitzorrotz elkarteko kide Iñaki Kortazarrek oso balorazio positiboa egin du. Jakinarazi digu eguraldiak lagun, aurreko urteotan baino jende gehiago izan zen zela. Horrekin batera, nabarmendu du dagoeneko "urteroko hitzordu" bilakatu dela Pirritx eta Porrotx ikusi ostean, plazara joatea, ardo goxoa eta pintxo beroak dastatzera. Parte hartu zutenei eskerrak eman gura izan die.