Jose Luis Cantero, Eskoriatzako Udaletxeko PSE-EEko bozeramailea, arduratuta azaldu da, herriko alkateak lidertza falta duela esanez. Beñat Herce duela urte eta erdi hasi zen alkate lanetan eta Canterok dioenez, legealdia planifikatutako proiekturik gabe hasi zen.
Gainera, gobernu taldea erabat banatua eta kohesiorik gabea dela dio eta 2012ko Udal-Ordenantza Fiskalen azken plenoa erabat lotsagarria izan zen, oposizioko PSE-EE eta Ezker Anitza ezkerreko alderdien babesa eta alkatearen kalitate botua baliatuz hutsik dauden etxebizitzen OHZ karguaren proposamena aurrera eraman ahal izateko. Azpimarratu du, gainera, oposizioa izan dela gaia garatu duena, Bilduren alde progresista zalantzan jarriz.
Canteroren ustetan, Bilduk ez du herriko gobernu-taldearen eta alkatearen beraren egonkortasuna bermatzen. Alkatearen ahultasuna bozkaketetan igartzen dela aipatu du eta udaletxeak inertziaz lan egiten duela esan du, programa edo proiektu argi bat gabeko gestio burokratikoa dela azpimarratuz.
Alderdi Sozialistak adierazi duenez, udalerriko talde sozialistak oposizio leialarekin jarraituko du, proposamen konstruktibistak aurkeztuz. Are gehiago, ez dute ahaztu nahi, gobernu-taldeak duen iniziatiba eskasaren aurrean, beraiek herritarren bizi-kaliatearen hobekuntzari eta interes amankomunaren defentsan lan egingo dutela.