Emakumeak pozik, eurei zuzendutako tailerrarekin

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 23a

Etzi, domeka, ospatuko da Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hori aitzakia bezala hartuta, Eskoriatzako Udalak emakumeei zuzendutako tailerra antolatu du. Lehenengo bi saioak asteon egin dituzte, eguazten eta eguen arratsaldean hain zuzen, eta tailerrari amaiera astelehenean emango diete.

Kultura etxean ematen ari diren saioak Equala izeneko genero aholkularitza ari da eskaintzen eta herriko zortzi emakume ari dira saio horiek jasotzen.

Tailerra

Ispilua, ispilua, zein da erresumako ederrena? Gure burua gehiago maitatzeko eskola; horixe da izenburua. Eskainitako saioen bitartez emakumeen parte hartzea lortu nahi da, eta  orokorrean esanda, bertan aztertzen ari dira estereotipoek gure bizitzan, gure gorputzetan eta gure irudian duten eragina.


Kontzeptu teorikoen azalpenekin batera dinamika eta ariketa praktikoak ere tartekatzen ari dira saio horietan, norberaren buruaz jabetzea eta jabetze kolektiboa lantzeko. Horrez gain, euren burua gehiago nola maitatu ikasten ere ari dira, kanpotik etortzen diren baldintzak alde batera utzita. Bertan parte hartzen ari diren emakumeak tailerrarekin "oso pozik" zeudela kontatu ziguten euren esperientzia eta beldurrak partekatu dituztelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak