Haur eta gaztetxoen adinari dagokionez, txandak egongo dira ur jolasetarako. 16:00etatik 17:15era bitartean 6 urtera arteko haurrak joan ahal izango dira gurasoekin, 17:15etik 18:30era bitartean 7 eta 10 urte bitarteko haurren txanda izango da eta, azkenik, 18:30etik 20:00ak arte aukera izango dute jokoekin disfrutatzeko 10 eta 14 urte bitartekoek.
Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte ur jolasetan ibiltzeko eta gainontzekoek, berriz, 3 euro.