Ardo dastaketa, zapatu arratsaldean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 21a

Aurten seigarren urtez antolatuko du ardo dastaketa Aitzorrotz kultura elkarteak. Zapatuan izango da herriko plazan 18:30etatik aurrera.

Urtero bezala, hiru upeltegi jarriko dituzte plazan eta horietako bakoitzean hiru motatako ardoak dastatu ahal izango dira. Beraz, guztira bederatzi ardo mota izango dira. Hauek, besteak beste: Garcia Olano kriantza eta txuria, Ostatu kriantza, Heras Cordón kriantza eta Casar de Burbia. Pintxoak ere izango dira salgai plazan. Aitzorrotz kultura elkartetik aurreikusten dituzte gutxi gorabehera 800 pintxo inguru prestatuko dituztela zapaturako.


Ardo eta pintxo bakoitzarengatik, euro bat ordaindu beharko da. Hau da, produktu bakoitzak euro bat balioko du eta Iñaki Kortazar Aitzorrotzeko kideak hauxe esan digu: "Urtero-urtero erantzun hobea hartzen doan ekitaldi bat da ardo dastatzearena. Pirritx eta Porrotx Eskoriatzan egoten diren egunean jartzen dugu, horrela, bailaratik datorren jendeak ere gozatzeko. Gainera, elkartearendako diru pixka bat ateratzeko ere oso ondo etortzen zaigu". Antolatzaileek herritar eta ingurukoak bertara joateko animatu nahi izan dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak