Eskoriatzako seniorretako emakumezkoen saskibaloi taldea esku hutsik itzuli da Donostiatik

Laida Beristain 2012ko azaroaren 19a

Fase honetako bigarren itzulia hasi da eta asteburu honetan, partidurik galdu ez duen Alde Zaharra talde donostiarraren aurka galdu du. Alde Zaharrak 75 punturekin amaitu zuen partidua eta Eskoriatza K.E. taldeak berriz 46 punturekin.

Eskoriatzarrek esan dutenez jakina zen partidua zaila izango zela, baina hala eta guztiz ere garaipenerako borrokatzeko gogoarekin joan ziren, eta are gehiago donostiarren aurka etxeko partidua hiru puntugatik galdu ostean, lasai asko irabazi zitekeen partidu batean.

Hotz hasi zuten partidua Rasorenek, baina poliki poliki sartzen joan ziren, eta lehen laurdena puntu bat beherea amaitu zuten. Bigarren laurdenak gora behera asko izan zituen, eta eskoriatzako nesken kontzentrazio eta tentsio falta igarri zen, baina hala eta guztiz ere markagailuko aldea murriztea lortu zen, atsedenaldira 7 puntu behetik iritsi ziren eskoriatzarrak. Baino islada baino ez zen izan, hirugarren laurdena hasi bezain pronto etxeko taldeak ofizio gehiago erakutsi zuen, batez ere defentsa oso ona eginez eta erasoan saskiratzeak lortuz; horren aurrean gure neskek ez zuten ezer egiterik izan. Azken laurdena ere antzekoa izan zen. Azkenean 75-46an amaitu zen partidua.

Kezkagarria defentsa laneko intentsitate falta eta erasoko jokoan erakutsitako konfiantza falta. Gauzak aldatu behar dira orain arte ahal dutela eta gai direla erakutsi dutelako; horretarako lanean jarraitzea baino ez dago eta taldeak konfiantza berreskuratzea. Ea posible den datorren astean etxean Tolosaren aurkako partiduan norabide txar hori aldatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak