60 lagun inguru elkartu dira Atxorrotzeko bisita gidatuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 17a

Atxorrotz puntako haize hotza zela eta, mendi tontorrean dagoen ermita barruan hasi da Iñaki Sagredo azalpenak ematen gaur goizean egindako bisita gidatuan. Orain arteko indusketa lanen berri eman die Sagredok Atxorrotzera joan direnei eta bisitariak gustura geratu dira ikusi eta entzun dutenarekin.

Ermita barruan Sagredok kontatu du uste dutela tontorrean dagoen ermita hori dagoen lekuan zegoela garai batean bertan kokatzen zen gazteluko dorre nagusia eta indusketetan ermita horretako lurra altxatu dute azpian dagoen harria aztertzeko. Gero, kanpora atera dira batez ere aurreko urteko indusketetan egindako lanak ikustera. Bertaratutakoek ikusi ahal izan dute harresia nola sendotu duten, besteak beste.

Bisitariak gustura

Guztira, 60 lagun inguru izan dira bisita gidatuan; ume, gazte eta heldu. Batzuk aurretik ere Atxorrotzeko indusketetan egin dituzten lanak ikusitakoak izan dira, beste batzuendako, berriz, lehenengo aldia izan da Atxorrotzera igotzen zirela eta indusketetako lanak ikusten zituztela. Guztiak baina, gustura entzun dituzte Sagredoren azalpenak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak