Igandean, azaroak 18, Herrixa Dantzan Eskoriatzara helduko da

Amaia Garate 2012ko azaroaren 13a

Ikasturteko lehenengo saioa izango da, urrian ez zuten eta egin. 18:30etatik 20:00etara izango da Unibertsitateko kaperan. Parte hartzea librea da, eta sarrera doakoa izango da.

Eskoriatzako udalak, HuHeziren (Mondragon Unibertsitatea) laguntzarekin antolatu du ekimena. Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta Europako beste eskualde batzuetako dantza tradizional ludikoekin osatutakoa: sokan, taldean, bikoteka... denetarik. Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak elkarrekin dantzan gozatzea da, eta igande honetan helduko da lehenengo aldiz  Eskoriatzara ikasturte honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak