Bihar jarriko dituzte salgai Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen sarrerak 8:00etan kiroldegian

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 15a

Urtero moduan, aurten ere Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoak etorriko dira Eskoriatzara. Hilaren 24an, zapatua, emango dute ikuskizuna baina sarrerak aurretik jarriko dira salgai. Herriko umeek ikastetxean bertan erosi ahal izango dituzte sarrerak. Gainontzeko sarrerak bihar, egubakoitza, jarriko dituzte salgai 8:00etan kiroldegian.

Sentitu, pentsatu, ekin izenburuko ikuskizunarekin etorriko dira pailazoak Eskoriatzara eta emanaldia hilaren 24an izango da 17:30ean kiroldegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak