Brasilgo lurrik gabeko langileen erakusketa Ibarraundin ikusgai

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 8a

Mundukide fundazioak MSTkoekin (Movimiento dos trabalhadores Sem Terra) lankidetzan dihardu Brasilen eta sensibilizazio kanpaina bat egingo dute bertan, Elkarhezitzenen laguntzarekin. Horren harira, MSTren inguruko Sebastiao Salgadoren argazki erakusketa dago ikusgai egunotan Ibarraundi museoan hilaren 16ra bitartean.

Erakusketan Brasilgo lurrik gabeko langileen mugimenduaren inguruko argazkiak daude eta argazki erakusketa ikusteko ordutegia hauxe da: 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Dokumentala

Bestalde, dokumental bat ere proiektatuko dute datorren astean Ibarraundin. Gure lurra, gure etorkizuna izenburua dauka eta Bizilur eta EHNE Bizkaiak egindako dokumental horrek elikadura burujabetzaz hausnarketa bultzatzeko balio izango du. Proiekzioaren ostean solasaldia egingo da Bizilurreko kide David Lopategirekin. Dokumentala eta solasaldia, biak izango dira euskaraz. Herriko azaroko gidan dokumentala hilaren 13an emitituko dela jarri arren, azkenean hilaren 12an, astelehena, izango da proiekzioa 18:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak