Marixol Iparragirreren epaiketarako herritar talde bat Parisera joango da astelehenean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko azaroaren 8a

Marixol Iparragirre Eskoriatzako euskal presoak berriro ere epaiketa izango du Parisen hilaren 12tik aurrera, hau da, astelehenetik aurrera. Iparragirreri elkartasuna adierazi eta bertara joatea nahi duten herritarrek, helbide honetara mezu bat bidali beharko dute:  irrintzia@gmail.com.

Marixol Iparragirre Eskoriatzako euskal presoak berriro ere epaiketa izango du Parisen hilaren 12tik aurrera, hau da, astelehenetik aurrera. 2010eko azaroan egin zioten epaiketaren sententziari errekurtsoa jarri eta berau onartu ondoren dator beste epaiketa hau.


Lyongo espetxetik Fresnesera eraman dute dagoeneko Iparragirre eskoriatzarra, Parisko espetxe horretatik egingo baititu epaitegira joan etorriak. Esan moduan, epaiketa astelehenean hasiko da eta bere lagunek diote beharbada oso motza izango dela lekukoen testigantzarik ez dutelako onartu oraingoan.

Herritarrei deia

Herritar talde batek, gainontzeko herritarrei deia egin nahi izan diete Iparragirreri elkartasuna eta babesa adierazteko. Izan ere, diote ondo legokeela Eskoriatzatik Parisera talde bat joatea "Iparragirreri gure elkartasuna erakusteaz gain, herriak ere bere egoerari buruz ardura baduela erakusteko. Hilaren 12a astelehena da, baina batzuk edukiko dugu jai egunen bat hartzeko edo ikasleek jai hartzeko aukera ere edukiko dute" diote.
Bertara joatea nahi duten herritarrek, beraz, helbide honetara mezu bat bidali beharko dute:   irrintzia@gmail.com.

Eskutitzak bidaltzeko

Bestalde, beste dei bat ere egin nahi izan diete Eskoriatzako herritarrei Marixol Iparragirreri elkartasuna adierazteko beste modu bat ere badagoela  gogora ekarriaz; zuzenean berari eskutitza bidalitzeko aukera dagoela esan dute. Hauxe da helbidea: Marixol Iparragirre Guenetxea 965555, Fresnes - Maison d´arrêt 3, Allée des Thuyas, 94.261 Fesness Cédex, Frantzia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak