Kirol kudeatzaile zerbitzua kontratatuko du Eskoriatzako Udalak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko aza. 8a, 11:23

Eskoriatzan kirol instalazioen inguruko kudeaketaren gaineko eztabaida aurreko legealditik datorren kontua da. Udaletik beharrezkoa ikusten zuten kirol aholkulari-kudeatzaile baten figura nolabait eramango lukeena kiroldegiko ardura eta kudeaketaz gain, frontoikoa eta baita espazio irekitakoa ere. Gainera, Beñat Herce alkatearen hitzetan ikusten zuten figura hori osagarria izan ahal zela Eskoriatzan ez daukaten aholkularitza edo tekniko batekin, kirola sustatu eta kirol taldeen koordinazioa eramateko.

Hasiera batean Udaletik nahi izan dute hori enplegu publiko bat izatea, baina gaur egun indarrean dauden neurriek ez diete uzten, eta horregatik, zerbitzua subkontratatzea proposatu zuten joan zen astean egindako ez ohiko osoko bilkuran onartutako pliegoekin. “Ez dauka zertan izan enpresa handi batek jartzen digun pertsona bat lan horiek aurrera eramateko, baizik eta izan ahal da gaur egun langabezian dagoen pertsona bat ikusten duena bere burua baldintzak betetzen dituela eta posible duela zerbitzu hori aurrera eramatea” azaldu du Hercek.

Kontratua

Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta beste bi alditan luzatu ahal izango da urtebetez, baina, beti ere, iraupen osoa, luzapenak barne, ezingo da izan lau urtetik gorakoa. Aipatutako luzapenak egin ahal izateko alde biek adierazi beharko dute luzatzeko nahia.

Proposamenak aurkezteko

Proposamenak aurkeztu ahal izango dira hilaren 30era arte udaletxeko Sarrera Erregistroan eta Udaletik nahi dutena da 2013 urte hasierarako zerbitzua esleituta izatea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak