Izugarrizko partidua eta giro jendetsua zapatuan Manuel Muñoz kiroldegian

Goiatz Arana Begiristain 2012ko aza. 5a, 14:14

Legazpiko Andraitz liderraren bisita jaso zuten saskibaloiko senior mailako neskek eta, beraz, zaletasuna pizten duten partidu horietakoa izan zen. Etxekoak gehiago izan ziren, ordea, eta gutxitan bezalako emaitzarekin bukatu zuten neurketa: 90-68.

Talde oso gaztea da Eskoriatzakoa, baina jokoan badirudi urteak daramatzatela baloia saskiratzen. Zapatuan bertan gutxitan bezala ikusi ahal izan genuen markagailua partidu amaieran (90-68) eta Legazpikoak aho bete hortz bueltatu ziren berriz ere etxera.

Emaitzak halakorik pentsarazten ez badu ere, zapatukoa ez zen partidu erraza izan, ordea, izan ere, legazpiarrak ez ziren arratsalde pasa etorri Eskoriatzara. Lehen bi laurdenak gogorrak izan ziren eta, atsedenaldiaren ostean, Rasoren neskek 6-8 puntuko aldea lortu zuten markagailuan. Maialen Calderonen gidaritza bikainarekin, taldekide guztiek egin zituzten lan ona eta akats gutxi, eta horrek eragin zuen markagailuko aldea 25 puntukoa izatera ailegatzea.

Beste aste batez, gazte mailako neskek lehen taldean egiten ari diren lana erakutsi dute, beraz; entrenamenduetan egiten duten lanaren ondorioa partiduetan islatzen da. Garbi dute, hori bai, lehiaketa hasi baino ez dela egin oraindik eta zentzu berean jarraitu beharra dago. 

ZUZENKETA: Neurketa horren berri ematerakoan, akatsa egin dugu Goienaren gaurko papereko edizioan; sarekoa da informazio zuzena. Barkatu eragozpenak.

Gazte eta kadete mailetakoek ere irabazi

Asteburu borobila izan da eskoriatzarrentzat, izan ere, senior taldeak ez ezik, gazte eta kadete mailetakoek ere garaipena lortu dute: gazte mailakoek 42-32 irabazi diote Bera Bera Uliari; eta kadete mailakoek 38-34, Bergarari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak