Rockeroak infernura eraman zituzten galiziarrek

Jagoba Domingo 2012ko azaroaren 4a

Elvis erregearen anaia maltzurra bere jarraitzeleekin izan zen atzo gurean. Presley-ren kanta ezagunenak alde batera utzi eta 50. hamarkadako rock and roll gordina egiten zuten zapalgailua bihurtu ziren galiziarrak.

Kontzertua berandu hasi arren, gaua ondo baino hobeto berotu zuten Rockers Go To Hell taldeak Eskoriatzako inkernu tabernan, bertara gerturatu ziren arimak dantzan jarriz.

Bateria, kontrabaxu, gitarra eta abeslaria oholtza gainera igo eta lehen akordeak eman orduko, argi geratu zen ez zetozela denbora pasa. Artzain bat balitz bezala, gaua liturgia bihurtu zuen Dorda abeslariak, publikoa zoratuz.
Elvis-en bertsio talde bezala dira ezagunak, baina tartean, Stray Cats, Buddy Holly edota Eddie Cochran-en kantak eskaini zituzten. Kontzertu izerditsu eta borobila, Viva Las Vegas.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak