Langabetuei zuzendutako lau ikastaro aurreikusten dituzte azarorako gizarte zerbitzuetatik. Lehenengoa, Eraikuntzako Txartel Profesionala ateratzeko ikastaroa da eta izen-ematea dagoeneko bukatuta dago. Saioak azaroaren 5 eta 6an izango dira 9:00etatik 13:00etara bitartean kultura etxean.
Bigarren ikastaroa janari-erabiltzaile txartela ateratzekoa da eta izena eman ahal izango da azaroaren 12tik 22ra bitartean gizarte zerbitzuetan edo telefono honetara deituta: 943 71 31 36. Prezioa eskoriatzarrendako 5 eurokoa izango da eta kanpokoendako, berriz, 10 eurokoa. Ikastaroak izango dira azaroaren 26 eta 27an 14:00etatik 17:00etara kultura etxean.
On line bidez lana bilatzeko ikastaroa ere izango da eta egun hauetan emango dira saioak: azaroaren 7, 14, 21, 28 eta abenduaren 5ean. 16:30etatik 18:30etara bitarteko saioak izango dira eta izen-ematea zabalik dago azaroaren 2ra arte. Doan izango dira saio horiek.
Azkenik, Coaching ikastaroa ere egongo da. Bertan norbera bere gaitasunez jabetu ahal izango da, gero, horiek indartzeko. Izena eman ahal izango da azaroaren 8ra arte eta doan izango da. Saioa azaroaren 16an izango da 10:00etatik 12:00etara.
Kirol ikastaroak
Lau kirol ikastaro berri ere izango dira eta horietan azaroaren 2ra arte eman ahal izango da izena kiroldegian bertan.
Aerobic saioak azaro eta abenduko martitzenetan izango dira 19:00etatik 20:00etara; break dance saioak azaroko astelehenetan egingo dira 19:00etatik 20:30etara; voleiballekoak, berriz, azaroko eguenetan izango dira 19:00etatik 20:00etara eta waterpolokoak, ostera, azaroko eguaztenetan egingo dira 20:30etatik 21:30etara bitartean.
Sendabelarren ikastaroa
Eskoriatzako Amuska elkarteak, bestalde, sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du. Saioak azaroan martitzenero izango dira kultura etxean 18:00etatik 22:00etara.
Alberto Altubek emango ditu saioak eta izena eman beharko da azaroaren 2a baino lehen. Amuskako bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, gainontzekoek 35. Dirua Euskadiko Kutxaren kontu korronte honetara sartu behar da: 3035 0044 85 0441021091.