22:30erako zegoen aurreikusita emanaldia, Ibon Rodriguez musikariaren, Xabier Montoia musikari eta idazlearen eta Iban Zaldua idazlearen eskutik, eta azken horrek 2011n Erein argitaletxearekin argitaratutako Biodiskografiak izeneko liburuan oinarrituta. Saritua izan berri den Zaldua gure artean izatea espero genuen, beraz, bihar –Iban Zalduak eta Julen Ribas arrasatearrak egindako Azken Garaipena komikiak Euskadi saria jaso berri du–, baina ez da posible izango, oraingoz.