Gaztelekuko egitaraua bete-beteta dator azaroan, beraz, Eskoriatzako gaztetxoek izango dute zertaz gozatu datozen asteburuetan. Esan moduan, asteburu beldurgarria ospatuko dute oraingoan.
Azaroko gainontzeko asteburuak
Azaroko bigarren asteburuan pilota partidua egingo dute egubakoitzean, zapatuan bertso eskola eta domekan Wii kontsolarekin jokatzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Azaroko hirugarren asteburuan, berriz, egubakoitzean bertso eskola izango dute. Zapatuan egun pasa irteera egiteko asmoa daukate Gaztelekutik. Eta domekan, ostera, irrati tailerra egingo dute gaztetxoak mikrofonoen aurrean jarri eta irratian kontu kontari ibiltzeko.
Azaroko azken asteburuan, berriz, larrugintza tailerra egingo dute bai egubakoitzean eta baita zapatuan ere eta domekarako peikularen bat proiektatzea aurreikusten dute.
Ekintza horiek guztiak herriko gaztetxoei daude bideratuta, beraz, Gaztelekutik horietan parte hartzeko deia egin dute.