Eskoriatzako neskak Internacionalen gainetik pasa dira

Maider Arregi 2012ko urr. 29a, 10:14

Erraz, oso erraz irabazi zuten Eskoriatzeko neskek Donostian jokatutako partidua, Internacionalen kontra (23-59). Ez zen lehia parekatua izan. Lehenenbo bost minutuetan elkarri indarrak neurtzen ibili ostean, Eskoriatzakoek aurrera egin zuten.

Partidu hasiera nahiko parekatsu hasi zen, baina bosgarren minutuan Rasoren neskak lanean hasi ziren eta maila ona erakutsiz defentsan lehenengo aldeak ezarri zituzten (atsedenaldian 10-35).

 Atsedenaldiaren ostean,  beherakada izan zuten Eskoriatzako neskek eta 3 eta10eko partziala jaso zuten kontran. Hutsarte baten ostean, taldeak erasoko jokoa lasaitu zuen, jokaldi luzeagoak eta landuagoak eginez, eta defentsako intentsitate maila hobetuz. Hala, horri esker markagailuko aldea handitu zuten.

Aipatzekoa da, Eskoriatza ligako talde gazteena izanda ere erakutsi zuten nagusitasuna; gazte mailako neskek talde nagusiari ematen ari direna ere kontuan hartzekoa da. "Horrela jarraituz gero gauza on asko ikusiko ditugu denboraldian zehar", adierazi dute klubetik. Hala, Eskoriatzakoek ligako bigarren garaipena eskuratu zuten Donostian, eta garrantzitsuagoa dena, konfiantza, datorren astean taldeko liderra hartuko dutelako etxean, Legazpiko Andraitz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak