Uretako jokoak egongo dira domekan igerilekuan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 23a

Domekan, hilak 28, 16:00etatik 20:00ak bitartean uretako parkea egongo da Eskoriatzako igerilekuan. Adinaren arabera, txandak izango dituzte gaztetxoek uretako parkean ibiltzeko.

Haur eta gaztetxoen adinari dagokionez, txandak egongo dira ur jolasetarako. 16:00etatik 17:15era bitartean 6 urtera arteko haurrak joan ahal izango dira gurasoekin, 17:15etik 18:30era bitartean 7 eta 10 urte bitarteko haurren txanda izango da eta, azkenik, 18:30etik 20:00ak arte aukera izango dute jokoekin disfrutatzeko 10 eta 14 urte bitartekoek.
Puzgarriak eta bestelako jokoak egongo dira uretan lagun artean ondo pasatzeko.


Bazkideek 2 euro ordaindu beharko dituzte ur jolasetan ibiltzeko eta, gainontzekoek, berriz, 3 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak