Hilaren 29ra arte eman eman daiteke izena eraikuntzako txartel profesionalaren ikastaroan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 22a

Eraikuntzako txartel profesionala ateratzeko ikastaroak azaroaren 5 eta 6an izango dira kultura etxean 9:00etatik 13:00etara bitartean. Izena eman nahi dutenek udaletxeko gizarte zerbitzuetara jo beharko dute 8:30etatik 13:30etara bitartean eta izena emateko epea hilaren 29ra arte luzatu da. Matrikula eskoriatzarrentzat 20 eurokoa izango da, kanpotarrentzat, berriz, 30 eurokoa.

Ikastaroan izena emateko betebeharra hauxe da: Eraikuntzako hitzarmenpean 30 egun lan egin izana azken 5 urteetan.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

- NANaren fotokopia.

- Lan-bizitzaren agiria.

- Eraikuntzan izandako lan-kontratuak.

- Karnet argazkia.

Gehienez ikastaroa 15 pertsonak jasoko dute

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak