Eskoriatzar askok euskaraz jakin arren, ez dakite hika hitz egiten. Hori konpondu nahian, talde bat sortu dute euskaltegian oinarrizko ezagutzak ikasi ostean, eguenero hori praktikan jartzeko prest daudenak "eginaz" ikasten delako, euren hitzetan.
Eguenak, gainera, pintxo-pote egunak izaten dira Eskoriatzan eta ikasi nahian dabiltzanak gustura hartuko dituzte eurekin batera hika aritu nahi duten herritar guztiak.
Beraz, hika hitz egin nahi duten pertsona guztiei gonbidapena luzatu diete eguenetan 19:30ean Kontzejupera joateko eta mingainari hika hitz egiten eragiteko.