Modu jasangarriagoan bizitzearen aldeko asteburua

Zuriñe Velez de Mendizabal 2012ko urriaren 21a

Eskoriatzako frontoian bi azoka ipini dituzte: alde batetik, bigarren eskuko gauzekin osatutakoa, eta bestetik, irtenbide jasangarriak erakusten dituztenen postuekin osatutakoa. Jende ugari gerturatu da interesatuta.

Jasangarritasun Asteburua egin dute Eskoriatzan. Bi azoka ipini dituzte domeka egun osoan zehar frontoian. Alde batetik, eta hirugarren urtez, bigarren eskuko azokoa antolatu du kultura etxeak. Gura duten herritarrek postua jarri ahal izan dute bertan, eta etxetik arropa, jostailu, bitxi eta oro har, gura zutena eramanda tratuan aritu dira. Hala, egoera onean dauden gauzen berrerabilpena bultzatu dute eta jendeak bikain erantzun zuen beste urte batez, 18 postu ipini baitituzte.

Bestaldetik, irtenbide jasangarriak erakusten dituzten hamaika postu ere ipini dira frontoian: komun lehorrak, instalazio termikoak, Jakionen produktuak, etxe zein orturako landareak...

Beste modu batetan bizi daitekeela erakutsi dute modu horretan Eskoriatzan, eta jendeak ere mota honetako ekimenarekin edukitako jarrera ikusita, posible dela ondorioztatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak