Zigorra hauxe izango da: obraren kostuaren %10a ez zaio enpresari ordainduko, gutxi gorabehera 22.400 euro, eta “konpromiso bat hartu dugu Udaletik diru hori erabiltzeko Eskoriatzako enplegua sustatzeko. Oraindik ez dakigu zein modutan erabiliko den, aurrerago erabakiko da, baina datozen hilabeteotan diru hori horretarako erabiliko dugu” esan digu Beñat Herce alkateak.
Bestalde, urtero egiten duten Eskoriatzako kirol elkartearekin lankidetza hitzarmena egitea ere aho batez onartu zuten.
Aho batez onartu zuten baita ere ondasunen inbentarioan sei fotokopiagailu eta inpresorari baja ematea. Bi ez daude erabilgarri eta beste lauak Gipuzkoako Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinadorari emango zaizkio eurek GKEtan doan emateko. Eskoriatzako Udalean berriak jarriko dituzte.
Bilduren mozioa
Amaitzeko, Bilduk mozio bat aurkeztu zuen. Bertan eskatu zuten preso gaixoen kasuetan legea betetzea eta lau aldeko botorekin (Bildu) eta hiru abstentziorekin (PSE-EE eta Elizateak) mozioa aurrera atera zen.