Domekako azokak frontoian egingo dira eguraldiagatik eta erdiko kalea zabalik egongo da ibilgailuendako

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 18a

Jasangarritasun eta bigarren eskuko azokak egingo dira Eskoriatzan domekan. Hasiera batean, aurreikusita zegoen azokak herriko plazan egitea, baina domekarako euria iragarri dutenez, Udal pilotalekuan egingo dira. Ondorioz, ibilgailuendako itxi behar zen erdiko kalea zabalik mantenduko da domekan eta autobusak ohiko geltokietan geldituko dira. Bestalde, mendi bizikleta ibilaldia Santa Mariñe plazan hasi eta amaitzekoa zen, baina orain plazan hasi eta amaituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak