Domekan, hilak 21, ibilgailuendako zirkulazioa etenda egongo da erdiko kalean 10:00etatik 20:00etara bitartean, izan ere, jasangarritasun eta bigarren eskuko azokak egongo dira herriko plazan. Bidea itxita egongo da Azkoaga Enea hoteletik Bolibarrerako bidegurutzea baino lehenagora arte. Ondorioz, autoak desbideratuko dira beti bezala Arbiñosetik eta Dorleta auzotik. Bolibarrerako bidegurutzetik Aranburuzabalerantz bidea irekita egongo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.