4.000 euro inguru atera ziren garagardo festa solidarioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 17a

Eskoriatzako zaharren egoitzaren patronatuak jakinarazi duenez, oraindik faktura batzuk ordaintzeko dituzten arren, aurreratu dute 4.000 euro inguru atera dituztela irailean egin zen garagardo festa solidarioan. Kutxak 1.000 euroko laguntza ere eman duenez, guztira, 5.000 euro inguru jaso dituzte zaharren egoitzarendako eta herritarrak eskertu nahi izan dituzte.

Guztira, 100 boluntariotik gora ibili ziren lanean garagardo festan eta herritarren parte-hartzea eskertu nahi izan du patronatuak. "Guretzat ikaragarria izan da antzeman dugun elkartasuna eta babesa, eta horregatik ere harro gaude gure herriaz" azaldu dute patronatutik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak