Eskoriatzar batek 500 euro irabazi ditu 'La ruleta de la suerte' saioan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 10a

Eskoriatzako Joseba Larzabal Uribarrik atzoko La ruleta de la suerte Antena 3ko saioan 500 euro irabazi zituen. Ikus-entzuleendako panelera deitu zuen eta erantzun zuzena eman ostean sariaren irabazlea zela esan zioten. Panelean zer asmatu behar zuen jakiteko eman zioten pista izan zen jateko zerbait zela, eta bere erantzuna hauxe izan zen: Arroz meloso con setas y langostinos. Erantzun horrekin, 500 euro irabazi ditu. Larzabal oso pozik dago saria lortu duelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak