Banatu dituzte Udako Argazkien Lehiaketako sariak

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko urriaren 9a

Eskoriatzan lehenengoz egin den Udako Argazkien Lehiaketako sariak banatu dituzte dagoeneko. Hauek izan dira saridunak: Leire Uribesalgo, June Larzabal, Eli Gabilondo eta Juan Antonio Uriarte.

Sariak banatzerako orduan hiru maila banatu dituzte. 15 urtera arteko mailan berdinketa egon da bakoitzak 19 boto jasota eta irabazleak dira Leire Uribesalgo Ze gustura nagoen! argazkiarekin eta June Larzabal Kalatxoriak izeneko lanarekin.

"Kalatxoriak" izeneko lana. June Larzabalek ateratakoa.

 

"Ze gustura nagoen!" izeneko argazkia. Leire Uribesalgok ateratakoa.

 

16 eta 49 urte arteko kategorian, berriz, Eli Gabilondok jaso ditu boto gehien, 44 hain zuzen, Canada is different argazkiarekin.

 "Canada is different" izeneko argazkia. Eli Gabilondok ateratakoa.

 

Bukatzeko, 50 urtetik gorakoen mailan Juan Antonio Uriarte izan da saritua 19 botorekin Buona Sera argazkiagatik.

"Buona Sera" argazkia. Juan Antonio Uriartek ateratakoa.

 

Irabazleek bertako produktuz osatutako otarrea jaso dute.

Balorazio positiboa

Ibarraundi museoak antolatutako lehiaketa izan da eta jaso zituzten 42 argazkietatik 30 onenekin erakusketa zabaldu zuten herritarrek lanak ikusi eta euren gustukoenei botoa emateko. Facebook eta mail bitartez ere jaso dituzte botoak.

Antolatzaileak pozik gelditu dira, hauxe esan digu Eneritz Zubia Ibarraundiko langileak: "Gustura gaude lehiaketaren harrerarekin; argazkiak ondo jaso genituen eta herritarrak euren botoak eman dituzte, pozik gaude harrerarekin".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak