Zozketetarako derrigorrezkoa da Pasa txartela izatea, Pasa-rekin batera NANa aurkeztu beharko da, ehiztari bakoitzak bere txartela bakarrik aurkez dezake, ehiztari batek lan kontuengatik ezin badu joan zozketara sinadurarekin beste bati delegatzeko aukera izango du eta paper horiek Gipuzkoako Ehiztarien Federazioan daude, ehiztari bakoitzak zozketarako txartel bakarra aurkez dezake eta adinez nagusi diren pertsonei edo ehizarako lizentzia duten adin txikikoei delegatu daiteke. Edozein zalantza argitzeko Aldaiperen lokalera joan zaitezke: Intxaurtxueta 9 baxua.