Parte-hartu nahi izan zuten herritarrak kultura etxean elkartu eta bilera egin zuten lehenengo. Lehen urratsa zer egin erabakitzea zen eta bakoitzak marrazki bat egin zuen. Bertan gurpilak, bizikletak, horma baten kontra zihoan gurpila, patineteak... margotu zituzten. Ondoren, guztien artean erabaki zuten gurpil erraldoi bat egitea eskape eta guzti. "Gurpila horma baten kontra, hormak gurpila gelditzen du eta bestaldean bihotz burudun pertsonak eta pausu berriak ematen dituzten oinak agertzen dira” azaldu digute antolatzaileek. Sorkuntza lana pare bat ordutan egin zuten eta emaitza plazan ikusgai izan da azken astean.