Goizean salda izan zuten erretiratuen etxean 11:00etatik 12:00etara bitartean, gero, meza nagusia izan zuten San Pedro elizan eta horren ostean, bazkaria izan zuten pilotalekuan. 198 jubilatu elkartu ziren eta primeran pasa zuten.
Omenduak
Bazkaldu eta gero omenaldia izan zuten. Bazkarira joan zen emakume nagusiena Elena San Vicente izan zen, 89 urtekoa, eta lore sorta eman zion Jose Mari Herce zinegotziak. Gizonezko nagusiena, berriz, 102 urteko Bernabe Errasti izan zen eta txapela jarri zion Arantza Iregi alkate ordeak. Bertaratutakoek txalo ugari egin zizkieten San Vicente eta Errastiri eta biek hunkituta jaso zuten omenaldia.
Ondoren, herriko denda, taberna, banketxe, enpresa eta Udalak emandako opariak zozketatu zituzten jubilatuen artean.
Bestalde, giroa animatzeko, bazkarira joandako Gumersindo Encina jubilatuak Eperra kantua abestu zuen, eta ondoren, Pedro Salegik bertso bat bota zuen bertaratutakoendako.
Jaiarekin amaitzeko, dantzaldia izan zuten Juan Carlos Zubiak jarritako musikarekin.