Jubilatuei omenaldia egingo zaie domekan

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 28a

Aurten 65 urte betetzen dituzten eta dagoeneko 65 urteak beteta dituzten 194 jubilatuk eman dute izena bazkarirako eta Olazarko batzordekoak eta gehituta, guztira 210 lagun inguru espero dituzte bazkaritarako. Aurreko urtean baino zenbait lagun gehixeago elkartuko dira oraingoan.

Azken urteotan egin ohi izan duten moduan, aurten ere, iraileko azken domekan, jubilatuei omenaldia egingo zaie Eskoriatzan.

Egitaraua

Hauxe izango da egitaraua: goizeko 11:00etan salda izango dute, 12:30ean meza, 14:00ean bazkaria egingo dute pilotalekuan eta ondoren dantzaldia eta opari banaketa egingo dituzte.

Omenduak

Bazkarira joaten diren pertsona nagusienak omentzen dira; bai gizonezkoa eta baita emakumezkoa ere. Aurten, Bernabe Errasti eta Elena San Vicente omenduko dituzte.


Bestelako opariak ere egongo dira bertaratutakoendako udalak eta herriko dendak, tabernak, enpresak... emandakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak