Eskoriatzako Udako Argazki Lehiaketako lanik onenak bozkatu daitezke

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 28a

Botoa emateko hiru aukera daude: Ibarraundi museoan bertan eman daiteke botoa, Facebook bitartez "Atsegin dut" emanda edo mailez ibarraundi@eskoriatza.net helbidera mezu bat bidalita. Argazkien erakusketa urriaren 5era arte egongo da zabalik eta sariak urriaren 9an banatuko dituzte.

Ibarraundi museoan astelehenean jarri ziren ikusgai Udako Argazkien Lehiaketako 30 lanik onenak eta urriaren 5era arte egongo da zabalik erakusketa 10:00etatik 14:00tara eta 18:00etatik 20:00etara.

Adinaren arabera, hiru kategoriatan dago banatuta lehiaketa: umeak, orokorra eta 50 urtetik gorakoak. Ondorioz, botoa kategoria bakoitzeko argazki onenari eman beharko zaio.


Botoa emateko hiru bide daude: Ibarraundi museoan bertan eman daiteke botoa, Facebook-en gogoko duzun argazkian "Atsegin dut" klikatuta edo mailez ibarraundi@eskoriatza.net helbidera mezua bidalita. 

Sariak urriaren 9an banatuko dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak