Tailerrerako 15 lagun inguru beharko dituzte eta deia luzatu dute 16:00ean plazara joateko. Gero, merienda egingo da.
Land Art
Arte garaikideko mugimendua da, artelanak egiteko naturako materialak (lurra, adarrak, harriak...) erabiltzen dituena eta marko bezala natura bera. Auzolanean egiten da, egileen artean aldarrikapen bat adostu eta hori irudikatzeko artelana da emaitza. Behin artelan hori eginda erakusgai geratzen da naturak berak suntsitu arte.
Bihar, skate festa
Bihar, egubakoitza, emango zaio amaiera Mugikortasun asteari skate jaiarekin. Musika, erakustaldiak eta skate lehiaketa egingo dira. 12 urtetik beherakoak 18:00etatik aurrera eta 13 urtetik gorakoak 19:00etatik aurrera.