Mugikortasun aste arrakastatsua ospatu dute

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko irailaren 28a

Eskoriatzan ere ospatu da Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea. Domekan hasi ziren ekintzekin eta gaur, egubakoitza, emango zaio amaiera ekitaldiz betetako asteari.

Domekan bizikleta martxa egin zuten. Eskoriatzatik 60 lagun inguru irten ziren Arrasatera eta Arrasatetik 350 txirrindulari inguru bueltatu ziren Eskoriatzara guztira 18 kilometro eginda. Gainera, aurten Santa Marinan bukatu zen martxa lehenengo aldiz, izan ere, plazan garagardo festa zegoen. Izan da beste berrikuntzarik; ibilbidea pixka bat luzatu eta Aingeru Guardaraino joan ziren txirrindulariak. Eskoriatzan hamarretakoa egin zuten bizikleta martxan parte hartu zuren haur, gazte eta helduek. Urteroko hitzordua, beraz, arrakastatsua izan zen eta parte-hartzaileak pozik ibili ziren.


Martitzenean, berriz, Erreka Eguna ospatu zuten eta Luis Ezeiza ikastetxeko 32 ikasle inguruk Santa Marinatik labaderora bitarterako erreka ondoko zatia garbitu eta txukundu zuten.


Arratsalderako aurreikusita zeuden ingurumen olinpiadak, espero baino motzagoak egin zituzten eguraldi txarragatik.


Atzo, eguena, Land Art tailerra egin zuten. Hau da, naturako osagaiekin arte lan bat egin zuten partaideek.

Gaur skate festa

Gaur, egubakoitza, emango zaio amaiera Mugikortasun asteari skate jaiarekin. Musika, erakustaldiak eta skate lehiaketa egingo dira. 12 urtetik beherakoak 18:00etatik aurrera eta 13 urtetik gorakoak 19:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak